2012/07/01

OPORRETAN GAUDE


Kaixo ikasleok:

Hona hemen web-guneak lan egiteko. Batzuk ezagunak dira, eta beste batzuk, ordea, berriak. Azalpen txiki baten ostean Klik egiteko aukera daukazue, sartu eta ariketak osatu ahal izango dituzue.


Amaieran euskaraz idatzitako liburu batzuen aurkezpena daukazue. Liburuetan klik eginez gero, beste informazioak eta idazleen liburu gehiago aurkituko dituzue. Zuen gustukoa izatea espero dut.


Ondo segi!


LENGUA CASTELLANA

·         Recursos didácticos interactivos de lengua: Aquí podrás repasar ejercicios de 5º curso y 6º curso de Lengua.

6. MAILA


·       Para trabajar la ortografía en castellano aquí tenéis una buena herramienta de trabajo. Haz clic aquí y encontrarás muchos ejercicios para hacer y repasar. Además recibirás una nota para saber tu nivel.




·         Tipología textual: Clasificación de los textos según su forma.

 Aquí encontrarás diferentes tipos de textos con explicaciones para poder diferenciarlos.  KLIK




INDURUAREN EZAGUERA ETA EUSKERA

KLIK EGIN BEHEKO MARRAZKIETAN

· Animaliei buruz informazioa aurkitu nahi baduzu.

·        Ume eta gazteentzako web orria. Egunero bitxikeri bat aukeratu irakurtzeko; ongi ulertu, laburtu eta horrela zerbait interesgarria kontatzeko edukiko duzu. Aurrera!



· Inguruneko gaiak lantzeko hona hemen Web-gunea ezaguna. Sartu, aukeratu gai bat eta...



MATEMATIKA








LIBURU EGOKIAK IRAKURTZEKO


Hona hemen liburuen informazio laburra.



Zer da, ba, maitasuna?



Sinopsis

 ... Berezi eta Mister X ditugu protagonistak; argazkilaritza eta poesia maite dituen neska da Berezi, sentikorra, amestia, kritikoa; Mister X, berriz, musika-talde batean dabilen mutila, bere zakartxoan bihozbera, umoretsua, solidarioa.

Bakoitzak bere istorioa kontatzen digu, eta irakurleak aukera egin dezake: edo neskaren kontakizuna eta gogoetak irakurri aurrena, edo mutilarenak, edo biak tartekatuz joan. Halakoxea da liburuaren itxura ere: bi azal ditu, eta bietako edozeinetatik has liteke irakurketa.

Barruan, berriz, amodiozko istorioetan ohi direnak, betikoak baina aldi berean beti berriak diren sentimenduak: desira, samurtasuna, beldurra, jelosia... Bai hitz lauz adierazita, kapituluz kapitulu, baita poemen bidez ere. Hala ere, ez da maitasuna gai bakarra: familiak, gizarteak, adiskidetasunak, naturak edo arteak ere badute beren tokia kontakizunean.




Klik egin liburuan


El libro 'Krokodiloa ohe azpian' de Mariasun Landa, incluido en la Lista de Honor de obras de literatura juvenil


Mariasun Landa se ha hecho acreedora hasta la fecha de premios como el Lizardi (1982), por 'Txan fantasma' (el fantasma Txan) o el Premio Euskadi de Literatura Infantil y Juvenil (1991), por 'Alex', y una obra suya había accedido por primera vez en 1992 a la misma Lista de Honor a la que lo hace ahora, en aquella ocasión con 'Iholdi'. En el caso de 'Krokodiloa ohe azpian', la obra consiguió en 2003 el Premio Nacional de Literatura Infantil y Juvenil del Ministerio español de Cultura, y fue originalmente publicada por la editorial Alberdania de Irún.




Klik egin liburuan

Izenburua: Londresen nago aitonarekin

Egilea: Joxemari Iturralde

Argitaletxea: Erein

Argitalpen data: 1998

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Bilduma: Igelio Igela

Orri kopurua: 96 orrialde




Idazlearen beste liburuak ezagutu nahi badituzu, egin Klik liburuan.


Izenburua: Garmendia eta zaldun beltza

Egilea: Kirmen Uribe

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2003

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Bilduma: Garmendia

Orri kopurua: 96 orrialde





2012/06/10

Kaixo Mikel:

Hobeto zaude? Esan digute bigarren ebakuntza egin dizutela eta ondo atera dela. Festara etorriko zinela esan ziguten, eta zure zain egon ginen. Festan txirula jo eta zuri egindako bertsoa kantatu genuen.

Aste honetan zu eskolara etortzea espero genuen, baina ez da posiblea izan. Hala ere, jakin behar duzu egunero zutaz oroitzen garela.



Gaur goizean, Gaizkak esan digu triste zabiltzala ospitalean, baina ez larritu, datorren astean zure etxean egongo zara eta askoz hobeto sentituko baitzara.

Laster gurekin egongo zarelakoan gaude, jaso besarkada handi bat.
Zure lagun guztiok 


 

2012/06/07

AZKEN BERTSOA (Mikelekin gaude)

Hona hemen Martinak, Eiderrek eta Unaik egin duten bertsoa.
Denok gaude zurekin

ez egon tristerik.


Gelan guztiok gaude

zutaz kezkaturik.


Eskolan ez bazaude

ez dugu barrerik.


Gure alboan egonez

ez zaude bakarrik.

2012/06/05

ZUATZA IRLA




Zuatza irlara  hiru egun pasatzera joan ginen maiatzaren 21etik 23 rarte. Lehenengoz eskolatik autobusez irten ginen; eta gero, irlaraino ailegatzeko, itsasontzi txiki bat hartu genuen.





Itsasontzitik jaistean kanpamendura joan ginen. Hor bost etxola eta tailer bat zeuden. Oinez hiru minututara komunak eta jantokia zeuden. Hamar minututara kaia txiki bat zegoen eta bost minututara frontoi handi bat zegoen.





Egin genituen ekintzak oso dibertigarriak izan ziren: pedaloak, euskal jolasak,  surf, optimist, piragua, pilota tailerra, windsurf…



Gauean monitoreek beldurrezko kondaira  bat kontatu ziguten eta jolasak egin genituen.


 Oso ondo pasa genuen, nahiz eta lehenengo bi egunetan eguraldi txarra egin.

2012/06/01

Biilbon, 2012ko ekainaren 1ean


Kaixo Mikel:

Pozik jarri gara zure mezuak ikustean; ikasgelan irakurri ditugu eta, zuk egindako bertsoa, denon artean kantatu dugu.
Besarkada handi bat

Zure lagunak

 Kaixo Mikel maitea
zelan zaude lagun?

Gu lanean jo ta ke
bai gau ta bai egun.

Bertso hau egin dugu
zuretzako txukun

ea klasean laster
ikusten zaitugun.



Kaixo lagun maiteak
hobeto nago ni
 
 
bertsoa entzun ta gero
bizi naiz alaiki


Ahaleginak egiten
ez egoteko oker

klasean izateko
pronto bezain laster

2012/05/31

Bilbona, 2012ko maiatzaren 31an


ASTEKO KRONIKA

 Alvarok, gaurko kazetaria, azken Asteko Kronikaren albisteak azalduko dizkigu.

Entzun nahi baduzu, egin KLIK HEMEN!


Gizakiekin batera lan egingo duen giza itxurako robota aurkeztu dute




‘Orpoaren proban’ bost patologia gehiago sartzea aztertzen ari dira

Behera pertsianak
Dena prest finalerako