2011/07/28

Satelite artifizialak

Izarrek argi propioa dute eta horrexegatik dir-dir egiten dute zeruan.
Planetek, aldiz, ez dute argi propiorik.
Planeten inguruan dabiltzan gorputzei satelite deitzen zaie.

Badira ere satelite artifizialak, gizakiak egindakoak, eta asko erabiltzen dira, batez ere Lurra ikasteko eta mapak egiteko.
Satelite artifizialek, globoek eta hegazkinek airetako argazkiak ematen dizkigute. Hauen bidez eta ordenagailuen laguntzaz mapak egiten dira.
Mapak Lur edo bere zati bat irudikatzen duen marrazkiak dira. Marrazki horretan, espazio geografiko baten ezaugarriak azaltzen zaizkigu: erliebea, tamaina, kokapena, etab. Mapetan, modu sinplifikatu batean, hau da, tamaina txikian eta zeinu eta sinboloen bidez adierazten dira mendiak, ibaiak, mugak, hiriak, etab.