2012/06/10

Kaixo Mikel:

Hobeto zaude? Esan digute bigarren ebakuntza egin dizutela eta ondo atera dela. Festara etorriko zinela esan ziguten, eta zure zain egon ginen. Festan txirula jo eta zuri egindako bertsoa kantatu genuen.

Aste honetan zu eskolara etortzea espero genuen, baina ez da posiblea izan. Hala ere, jakin behar duzu egunero zutaz oroitzen garela.



Gaur goizean, Gaizkak esan digu triste zabiltzala ospitalean, baina ez larritu, datorren astean zure etxean egongo zara eta askoz hobeto sentituko baitzara.

Laster gurekin egongo zarelakoan gaude, jaso besarkada handi bat.
Zure lagun guztiok 


 

2012/06/07

AZKEN BERTSOA (Mikelekin gaude)

Hona hemen Martinak, Eiderrek eta Unaik egin duten bertsoa.
Denok gaude zurekin

ez egon tristerik.


Gelan guztiok gaude

zutaz kezkaturik.


Eskolan ez bazaude

ez dugu barrerik.


Gure alboan egonez

ez zaude bakarrik.

2012/06/05

ZUATZA IRLA




Zuatza irlara  hiru egun pasatzera joan ginen maiatzaren 21etik 23 rarte. Lehenengoz eskolatik autobusez irten ginen; eta gero, irlaraino ailegatzeko, itsasontzi txiki bat hartu genuen.





Itsasontzitik jaistean kanpamendura joan ginen. Hor bost etxola eta tailer bat zeuden. Oinez hiru minututara komunak eta jantokia zeuden. Hamar minututara kaia txiki bat zegoen eta bost minututara frontoi handi bat zegoen.





Egin genituen ekintzak oso dibertigarriak izan ziren: pedaloak, euskal jolasak,  surf, optimist, piragua, pilota tailerra, windsurf…



Gauean monitoreek beldurrezko kondaira  bat kontatu ziguten eta jolasak egin genituen.


 Oso ondo pasa genuen, nahiz eta lehenengo bi egunetan eguraldi txarra egin.

2012/06/01

Biilbon, 2012ko ekainaren 1ean


Kaixo Mikel:

Pozik jarri gara zure mezuak ikustean; ikasgelan irakurri ditugu eta, zuk egindako bertsoa, denon artean kantatu dugu.
Besarkada handi bat

Zure lagunak

 Kaixo Mikel maitea
zelan zaude lagun?

Gu lanean jo ta ke
bai gau ta bai egun.

Bertso hau egin dugu
zuretzako txukun

ea klasean laster
ikusten zaitugun.



Kaixo lagun maiteak
hobeto nago ni
 
 
bertsoa entzun ta gero
bizi naiz alaiki


Ahaleginak egiten
ez egoteko oker

klasean izateko
pronto bezain laster