2011/05/29

ANGELUAK

Zer dira? Nola neurtzen dira?

Angeluak neurtzeko eta egiteko, garraiagailua edo transportadorea erabiltzen da.


Angeluak neurtzeko sakatu hemen

2011/05/26

BILBOKO HAUTESKUNDEEN EMAITZAK ETA BIZKAIAKO ESKUALDEAK


Azkunak gehiengo osoa lortu du eta EAJk 15 zinegotzi izango ditu

EAJk irabazi ditu hauteskundeak Bilbon, eta botoen % 44,12 lortu ditu. Udalean 15 ordezkari izango ditu.
PP Bilboko bigarren alderdia izango da, eta botoen % 17,02 lortu ditu. 6 zinegotzi izango ditu.
Bilduk botoen % 14,25 lortu ditu eta, ondorioz, 4 zinegotzi izango ditu.
PSEk % 13,46, eta ondorioz 4 zinegotzi izango ditu.

Bizkaiko herri nagusiak

Bizkaiko herri nagusiei dagokienez, EAJ irabazle izan da Amorebieta-Etxanon, Balmasedan, Basaurin, Durangon, Erandion, Galdakaon, Getxon, Leioan, Mungian, Santurtzin eta Sestaon.
Bere aldetik, sozialistek Barakaldon, Ermuan eta Portugaleten baino ez dute irabazi. Hori bai, beste alderdi batekin itunak egiten baino ezingo dute gobernatu.
Bildu Elorrion, Gernikan, Lekeition eta Bermeon izan da bozkatuena.


 
BIZKAIKO ESKUALDEAK

Elkarren hurbil dauden eta antzeko paisaia, klima, landareak, ohiturak... dituzten herriek eskualdea osatzen dute. Beheko mapan Bizkaiko eskualdeak agertzen dira.



Leienda:
Gorria - Enkarterriak
Urdina - Bilboaldea
Horia - Uribe-Butroe
Berdea - Busturialdea
Urdin iluna - Arratia-Nerbioi
Laranja - Durangaldea
Arrosa - Lea-Artibai

2011/05/24

Marmota alpetarra


Izen arrunta: Marmota alpetarra.

Izen zientifikoa: Marmota – marmota.

Erreinua: Animalia.

Elikaduraren arabera: Belarjalea.

Hezurdura: Ornoduna.

Taldea: Karraskaria.

Ugalketa mota: Bibiparoa.

Ekosistema: Ingurune menditsuak.

Kokapena: Pirinioa.

 Kanpoko ezaugarrien deskribapena: 50-58cm buztanik gabe; bere buztana 13-16cm-ko luzera izan oi du, 3,4-5,7kg-ko pisua izaten du.

Bitxikeriak: Zulo eta arrakalak erabiltzen dituzte babesteko. Eguna hasten denean gordelekuaren sarrera nagusiaren kanpoaldean kokatzen dira elkar garbitzeko.
Alvaro eta Martina

ARRABIOA




Izen arrunta: Arrabioa

Izen zientifikoa: Salamandra-salamandra

Erreinua: Animalia (Anfibioa)

Elikaduraren arabera: Ornogabeak jaten ditu.

Hezurdura: Ornoduna

Ugalketa mota: Obiparoa


Ekosistema: Leku hezeak

Kokapena: Europa Asia eta Afrikan bizi dira.

Kanpoko ezaugarrien deskribapena: Larruazala orbain hori eta beltzez apaindua du. Gorputza ia zilindrikoa du, burua zapala eta nabarmenki kanpora ateratzen diren begi handiak ditu.

Bitxikeriak: Poroetatik eta guruin parotideoetatik likido zuri eta pozoitsu bat isurtzen dute.
Gontzal eta Maider

2011/05/22

POZA DE LA SAL



Aurtengo Aste Santuko oporretan Poza de la Salen egon naiz eta bertako gatzagetan gauza asko ikasi ditut.

Lehenengo eta behin jakin behar duzue, Poza de la Sal hiria Burgosen dagoela, Bureba izeneko eskualdean, hain zuzen ere.

Bere izenak dioenez, han gatz asko lortzen zen baita berarekin ordaintzen zuten ere; horregatik soldata hitza, hau da, gaztelaniaz “sal-ario” hitza “gazt-sal” izenetik dator.



Gatza lortzeko prozesuak denbora asko eramaten zuen: udan ur gazitua putzuetan sartzen zuten, eguzkiak ura lurruntzen zuen eta gatza gelditzen zen soilik.





 Prozesu hau aurrera eramateko bi pertsona behar ziren gatzagaroa eta arrieroa:
  • Gatzagaroak gatza multzotzen zuen.
  • Arrieroak agintzen zuen.
Mikel Mendigutxia


BOTOA EMATEKO GARAIA


Maiatzaren 22an Foru eta Udal Hauteskundeak izango dira.
18 urtetik gorako jendeak botatzeko eskubidea dauka.

Botoa emateko pauso hauek eman behar dira:

  • Lehenengoz mahaian egiaztatu behar duzu zure identitatea:  NAN-a aurkeztearen bidez.
  • Kontuan izan behar duzu boto-txartelek eta gutun-azalek kolore desberdinak izango dituztela. Gutun-azal zurian udal-zinegotzien zerrenda sartu behar da eta gutun- azal laranjan diputatuen zerrenda.
  • Gutun-azal bakoitza dagokion hautestontzian sartu behar da.
  • Datorren igandean goizeko 9etatik arratsaldeko 8etara irekita egongo dira hauteskunde-mahaiak.
Gontzal eta Unai

LORCA-KO LURRIKARA



2011-Ko maiatzaren 11an,  Lorcan (Mutzia) 8 pertsona hilda eta  zauritu asko egon ziren lurrikararen ondorioz.

5,1 magnitudeko lurrikara suertatu zen 4,5 graduko seismo baten ondorioz. Hildako bat txikia zen. Gobernuko eskuordeak, Rafael Gonzalez Tovarrek, ziurtatu zuen hildakoen kopurua zortzi zela eta bi pertsona oso larri zeudela. Horrez gain, zaurituen kopurua berrogeita hamarrera heldu zen  eta Lorca-ko futbol zelaia ospital bihurtu zuten.

Lurrikararen epizentroa Terciako mendizerran aurkitu da. Seismo honek hondamen handia eragin du Lorcan. Halaber indar handiz  eskualde honetako hainbat herri eta hiritan hauteman dute, hala nola,  hiriburuan, Mazarronen, Cartagenan, Aguilasen eta beste hainbat herrialdetan  Almerian, Madrilen eta Alicanten.
                              
                        GUZTIOK LORKAREKIN!!!           

Imanol eta Mikel Mendigutxia          

METAL AROA

Orain Metal Aroari buruz zertxobait azalduko dizuet eta espero dut zuen gustukoa izatea. Izan ere, lehengo gizakiei buruz gehiago jakitea eta euren bizimodua ulertzea oso inportantea da.

 
Metal Aroa historiaurreko epe luzea da. Duela 7.000 urte hasi zen, metalurgia asmatu zutenean eta duela 3.000 urte amaitu zen idazkera asmatu zutenean.

Lehenengoz kobrea erabiltzen ikasi zuten. Kobrea erabiltzea, harria eta egurra erabiltzearen aldean, sekulako aurrerakuntza izan zen.

Ondoren brontzea lortu zuten kobrea eta eztainua nahastuz.
Brontzea ere aurrerakuntza handia izan zen kobrearen aldean. Metal hau gogorragoa baitzen eta ez zen hain errez herdoiltzen. Burdina nagusitu zen arte, brontzea zen gizakiak ezagutzen zuen metalik erabilgarriena.

Azkenik, burdina moldatzeko eta lantzeko gai izan ziren. Metal gogor honekin arma hobeak eta beste objektu baliotsuak egin ahal izan zituzten.


 ALVARO

OGIA-GAZTAREKIN





Osagaiak:
OGIA
GAZTA
OLIOA
AZUKREA
Prestaketa:
1-Ogi barra bat hartu, zabaldu erditik eta otapurra kendu.
2-Lehenengo azukre pixka bat jarri, nahi izanez gero olio pixka bat bota, eta azkenik gazta gehitu.
3-Bukatzeko, labean 200 gradutan sartu hamar minututan.

ON EGIN DAGIZUELA, LAGUNOK!
 Denar

PAGASARRI MENDIA




Otsailaren 28an, Pagasarri mendiari buruzko horma-irudiak ekarri zituzten gure eskolara eta handik informazioa atera genuen.

-Natura hor bertan:
                              .
  • Pagasarri mendia “Bilboko birikia” da.
  • Kokagune eder-ederrak eta ikusmira zoragarriak ditu
-Landaretza:

  • "Paga-sarri" toponimoak, mendian pago ugari egon zirela, adierazten du.
  • Oraindik  nabaritzen da aspaldian 600 m-tik gora pagoak egon zirela Pagasarri mendian.
  • Gaur egun mendiaren goiko aldean pagoak eta bertako hainbat espezie landatzen ari dira.
-Fauna:

  •  Pagasarri mendia animalia-espezie ugarien babeslekua da.

Kontuan izan behar dugu gizakiok askotan kalte handiak sortzen dituztela hor bizi diren animalia eta landareei. Hori dela eta, horra gure ekabidea
Zain dezagun Pagasarri!

Martina eta Iñigo

2011/05/18

SUMENDIEN GAIA PRESTATZEKO GIDOIA



  ONDO IRAKURRI HURRENGO ATALAK:
GIDOIA
  • Zer dira sumendiak?

 
Sumendiak naturaren fenomenoak dira, lurrazalean sortzen diren pitzadurak edo zuloak. Hizkuntza askotan "sumendi" hitzak kea botatzen duen mendia esan nahi du edo, euskararen kasuan bezala, sua jaurtitzen duen mendia.
Hizkuntza gehienetan, hala ere, latineko Vulcanus-etik eratorritako hitzak erabiltzen dira. Vulkano suaren jainkoa zen mitologia erromatarrean.

  • Nola sortzen dira sumendiak?
Plaka tektonikoen arteko igurtzimenduaren eraginez sortzen dira sumendi gehienak.



  • Sumendiaren  funtzinamendua





  • Pitzadura edo zulo horietatik lurpeko magma edo arrokak ateratzen dira.
    Magma lurpeko tenperatura altuek arrokak urtzearen ondorioz sortzen den materiala da. Kanporatzeko, lurpeko gasek bultza egiten diote. Irteera aurkitzen dutenean, laba ibaiak osatzen dituzte. Gero laba hoztu eta gogortu egiten da. Horren ondorioz, kono-bolkanikoa eratzen da poliki poliki.
    Beraz, gasek, irteerarik aurkitzen ez dutenean, mugimendu sismikoa eragiten dute, baina erupziorik ez. Hau da, erupzio guztiak lurrikaren ondorioa dira.





  • Sumendi baten atalak







    •  Sumendi ospetsua
    Teide Españan dagoen sumendi bakarra dago. Aspalditik isilik badago ere, Kanarietako sumendia ez dago hilik, lehenago edo geroago esnatu egingo da. Izan ere, Teideren azpiko aktibitatea ez da geratu. Alde horretatik begiratuta, esan daiteke oraindik sumendi aktiboa dela. Teiderena ez da kasu bakarra munduan; adituek diotenez, beste 600 sumendiren egoera antzerakoa da.


    • Sumendiek onurak ekartzen dituzte


     
    Errautsek eta material piroklastikoek oso emankor bihur dezakete lurra eta uzta aberatsak jasotzeko aukera ematen diete nekazariei.
    1992ko apirilean Cerro Negro, Nikaraguako sumendi batek erupzioa izan zuen. Sumendiaren inguruko lurretan errauts-geruza lodi bat erori zen eta 10 hilabeteren buruan uzta onak jaso zituzten nekazariek sumendiaren errautsez ondutako lur emankor haietatik.


    LORTUTAKO INFORMAZIOAREKIN TALDEKO LANA WORDEN  BURUTU.
    1.  Azala prestatu: Izenburua jarri eta taldeko partaideen izenak.
    2.  Atalaren izenburua.
    3.  Garrantzitsuena idatzi edo kopiatu.
    4.  Nahi dituzun marrazkiak tartekatu.
    5. Azalpena ondo prestatu (buruz ikasi, entsaiatu…).
    AHOZKO ADIERAZMENA. Gogoratu:
    •  Ozenki hitz egin.
    • Entzuleei begira jarri.
    • Behar dituzun marrazkiak, irudiak eta abar erabili.

    GURINEZKO GALLETAK



    Osagaiak:
    -200g azukre.
    -3 goilarakada txiki bainilla.
    -2 arrautza gorringo
    -450g gurin.
    -750g irin.
    Prestaketa:
    1. Osagai guztiak nahasten dira ore fin bat lortu arte.

    2. Arrabolaren laguntzaz orea mahai gainean zabaltzen da.

    3. Orearekin forma txiki desberdinak egiten dira.

    4. Egin diren formak labean (berrehun gradutan berotuta) sartzen dira eta 10 minututan eginda daude.

    On egin!

    2011/05/17

    •Atlantiar isurialdeko ibaiak:
    - Laburrak dira, mendiak itsasotik gertu daudelako.
    - Ur-etorri berdina dute beti, hau da, ur-kantitate berdintsua urte osoan zehar.
    - Aldapa handietatik zehar jaisten dira ibilgu osoan.

    •Mediterranear isurialdeko ibaiak:
    - Luzeak dira, mendietatik Ebrorainoko distantzia handiagoa delako.
    - Ur gehien dakarten urtaroak udaberria eta udazkena dira. Udan oso ur gutxi
    ekartzen dute.
    - Aldapa leunagoetatik jaisten dira ia ibilgu osoan.

    TXOKOLATEZKO BIZKOTXOA

    Maiderren errezeta
                 

    
    Osagaiak: (Neurria jogurt potea izango da)

    ·         Jogurt bat
    ·         50g kola-kao
    ·         Gurin pixka bat
    ·         Bi pote azukre
    ·         Hiru arrautza
    ·         Legamia poltsa
    ·         Hiru pote irin
    ·         Olio pote bat

    Prestaketa:
    1.Hasteko bol batean osagai guztiak nahastu.
    2.Gero moldea prestatu irina eta gurinarekin (orea ez itsasteko)
    3.Bukatzeko orea molde batean ipini, eta sartu labean 170 gradu zentigradutan.
    Han mantendu ordu betean.
    On egin!
    

    2011/05/16

    KOBREA

    Kobrea aire lehorrak oxidatzen ez duen metala da, eroale ona eta merkea. Merkea da asko dagoelako eta erraz lortzen delako, baina agortuko ote den beldur dira zientzialari batzuk.

    Orain historiari buruz datu batzuk emango dizkizuegu.

    Bikingoek Galesko kostaldera iritsi ziren, eta suge-itxurako mendixka batekin topo egin zuten. Great Orme izena eman zioten, hau da, harra, itsas sugea edo halako zerbait.


    Great Orme toki ederra zen, itxuraz deigarria, baina, edertasunaz gain, beste zertxobait eskaintzen zuen mendixkak: kobre minerala.

    Hala ere, kobre hura bikingoak iritsi baino askoz lehenagotik ustiatzen zen. 1.600 urte lehenagotik, gutxienez. Izan ere, gaur egungo arkeologoen ustez, Brontze Aroko kobre-meategi handiena izan zen Great Orme.

    XABIER

    2011/05/10

    TORNADOA



    Tornadoa hodeietatik lurzorura doan eta bere buruaz biratzen duen haize-zurrunbilo bortitza da.

    Fenomeno meteorologiko honen haizeak 100 eta 400 km/h arteko abiadurakoak izan daitezke eta aldrebesko konoaren itxura dute.


    Tornado batek hiru alde ditu:
    • Ama hodeia: tornadoaren goialdea, hodeitik eskegita dagoen lekua da.
    • Onila: ama hodeitik lurzorura doan aldea.
    •  Zurrunbiloa: Lurzorua ukitzen duen zatia da, beraz, hondagarriena.
    Tornadoak eragindako kalteak haizearen abiadurarengatik eta erdiko presio baxuengatik izaten dira. Haizearen abiadurarekin batera  kazkabarra, euria, trumoiak eta tximistak izaten dira.
    Tornado gehienak Estatu Batuetan sortzen dira, batez ere udaberrian (martxoa, apirila eta maiatzean).

    Joan den maiatzaren 22an, Joplin hirian (Missourin) tornado bortitza izan zuten. Tornadoak hondamendi handia sortu zuen hirian.
    The New York Times egunkariak egiaztatu zuen hiriaren hainbat tokitan paisaia desagertu zela eta zuhaitzak erabat xahutu zituen.
    Halaber, ondorio larriak suertatu dira bertako biztanleentzat: 142 hildako, 900 pertsona zaurituta eta jende asko gabezian geratu da, beren etxeak eta negozioak deuseztaturik gelditu direlako.

    Jhojan Z., Imanol eta Mikel M.