2012/02/02

Legatza saltsan



Legatza saltsan

Osagaiak:Legatza, almejak, oliba olioa, berakatza, irina, gatza eta perrexila.

ZELAN EGIN.

Kazola batean berakatza ipintzen da olioarekin, su motelean, eta bertan eukitzen da kolore pixka bat hartu arte.
Almejak ere oliotan jartzen dira eta zabaltzen direnean atera egin behar dira.
Gero, kazola sutatik kentzen da eta olioa epeltzen uzten da.
Legatza irinetan pasatzen da eta kazolan ipinita, gainetik ere irin pixka bat gehiago botatzen da. Mugitu egiten da saltsa egiteko. Ikusten bada salda gitxitu egin dela, ur gehiago bota daiteke edo arrain-salda, eduki ez gero.
Gero botatzen dira lehenago zabaldu ditugun almejak eta, azkenean, perrexil freskoa. 20 minututan eginda dago.
Maider Alvarez

No hay comentarios:

Publicar un comentario