Masai etnia Kenian eta Tanzaniako iparraldean bizi den etnia erdi nomada da. Ohitura eta jantzi bereziak dituztenez, eta Ekialdeko Afrikako natura parkeetatik gertu bizi direnez, Afrikako etnia ezagunenetako bat da.
Maa hizkuntzan hitz egiten dute; nilo-saharar hizkuntza familiako hizkuntza bat da, dinka eta nuer hizkuntzen ahaidea. Era berean, masaiek Keniako eta Tanzaniako hizkuntza ofizialak ikasi ohi dituzte: swahilia eta ingelesa.
883.000 masai inguru dira gaur egun, baina zaila da haien kopurua zehazki zenbatzea. Erdi nomadak dira eta berezko tradizio eta sinismenak dituzte. Hala ere kristautasuna praktikatzen dute gaur egun masai askok.
Martina Rodrigo
No hay comentarios:
Publicar un comentario