2011/06/30

MONTSERRAT GARRIGA




Montserrat Garriga Kuban jaio zen 1865. urtean, hau da, XIX. mendean bizi izan zen. Kataluniara joan zen 17 urte zituenean. Bere familia landetxe bat zeukan katalunian eta Montserrat-i interes handia piztu zitzaion botanikan lan egiteko. Hortaz landareak hobeto kontserbatzeko, identifikatzeko eta sailkatzeko teknikak ikasi zituen.

Bere bizitza osoan milaka landare deskribatu eta sailkatu zituen. Bere karreraren amaieran erakunde kulturalei egindako herbarioa eta liburutegia eman zizkien, botanikan interesa zuten beste pertsonek erabiltzeko.

Emakume hau oso eredu ona izan zen  espainar emakumeen artean, garai hartan ez baitzuten etxetik kanpo ikasteko eta lan egiteko erreztasunik.
                                                                                                                                                      Johan



EMAKUMEA JAKIN-NAHIA

ESPERIMENTUA



Gasak nola edo zein forma hartzen duten  ikusiko dugu.
Lehenengoz xiringa bat hartuko dugu eta bere puntan puxika bat ipiniko dugu.
Gero xiringa airez beteko  dugu eta  aireak xiringaren espazioa hartuko du.
Airea poliki-poliki puxikan sartuko dugu eta aireak puxikako espazioa hartuko du, eta haren formara egokituko da.
Ondorioa:
Gasek ahal duten espazio guztia hartzeko joera dute.
Aritz eta Alvaro
                  

ONDDOAK


IZENA: RUSSULA VIRESCENS



KAPELA: 4-10cmko diametroa du.

XAFLAK: Oso estuak eta ahulak, askotan orban gorriak dituzte.

OINA: Sendoak, zuriak eta zilindrikoak dira.

AZALA: Zuria eta trinkoa. Zapore gozoa eta usain ona du.

ESPORAK: zuriak edo krema kolorekoak, borobilak edo elipse formakoak.

SASOIA: Udan.

TOKIA: Basoetan (harizti eta gaztainadietan)

JATEKO ONA DA?: Bai, jangarria da, bikaina eta oso preziatua da Euskal Herrian.
Itzultzaileak: Ainhize eta Martina

GALILEO


Galileo Galilei Italiako Pisa hirian jaio zen 1564.urtean, hau da, XVI. mendean.  
                                           
Lehenengo medikuntza ikasketak egin zituen, baina amaitu gabe utzi ondoren, matematikan buru-belarri aritzea erabaki zuen.

Gero zientziak ikasi zituen eta urte asko eman zuen Unibertsoari behatzen.
Galileok asmatutako tresna baten berri izan zuen; tresna hori teleskopioa zen eta izarrak eta planetak zehetasunez behatzeko aukera ematen zuen.

Galileok bere teleskopioa egitea erabaki zuen, eta urtez urte, tresna hura hobetuz joan zen, urrutiko objetuak 20 aldiz handitzeko ahalmena zuen teleskopio bat sortu arte.

Galileok mikroskopioa asmatu zuen. Hasieran, objektu oso txikiei behatzeko erabiltzen zuten, hau da, batez ere izaki bizidunak handitzeko erabiltzen zuten. Aurrerago mikroskopioa hobetu egin zuten. Gaur egun begi hutsez ikusten ez diren izaki edo objektuak mikroskopioen bidez ikusteko ahalmena dugu.

TXISTEAK



Gizon bat farmazia batera sartu da eta galdetu du:

-Ba al daukazue azido azetil salizilikoa?

-Aspirina, esan nahi duzu, ez?

-A!! Kontxo! Izena ahaztuta neukan.


                ----------------------------------
               








Behin batean, mendian zebilen gaileta batek hala esan zuen:

-Gaileta bat naiz.

Ehiztari bat agertu zen eta eskopetaz zulo bat egin zion.

Hortik aurrera, honela zioen:

-“Erroskila” bat naiz.
    ----------------------------------

Maisuak Jaimitori galdetu dio:

-Jaimito zenbat dira bi gehi bi?
-Auskalo! Ez badidazu datu gehiagorik ematen…!


 
  ----------------------------------




Lelo bat izozki denda batean sartu da eta esan dio dendariari:

-Emango didazu izozki bat mesedez?

-Zer zaporezkoa?

-Ez dit axola, erori egingo zait.


 ----------------------------------

      
      
Gizon bat txori dendara sartu zen eta loro elebiduna eskatu zuen. Dendariak hanka bakoitzean soka bana zuen bat erakutsi zion:

-Ezkerreko sokatik tira eginez gero, euskaraz hitz egingo dizu –azaldu     zion saltzaileak- eta eskuinekotik tira eginez gero, katalanez.

- Aizu, eta bietatik batera tira egiten badiot? –galdetu zion bezeroak. Zozoa halakoa! Lurrera joango naiz mokoz aurrera!– erantzun zion loroak.


2011/06/22

BILBO EZAGUTUZ


ARTIZARRA


Artizarra ( Venus)  bigarren planeta da, Merkurio eta Lurraren artean dago kokatuta. Venus izena erromatar Venus jainkosagandik datorkio.
Artizarra Lurraren "bikia" izan zen duela milioika urte, baina negutegi efektu handi baten ondorioz benetako infernua bihurtu zen.

ARTIZARRAREN ORBITA

Planeta guztien orbitak eliptikoak dira, baina Artizarrarena denetan biribilena da.
Lurran Artizarra egunsentia baino pixkat lehenago eta iluntzea baino pixkat beranduago ikus daiteke bakarrik. Argitasun handia duenean, ordea, egunez ere ikusi ahal izaten da.

ERROTAZIO MUGIMENDUA
Artizarrak planeta gehienen alderantziz egiten du errotazioa.
Eguzkia mendebaldetik altxatzen ikusiko litzateke eta ekialdetik sartzen, Lurraren alderantziz.

 ATMOSFERA

Oso atmosfera dentsoa du Artizarrak. Hango tenperaturak 400 ºtara eta  gehiagora igotzen dira egunez zein gauez. Merkurio baino beroagoa da, nahiz eta Eguzkitik askoz urrunago egon.

Denar Paz
(internet-en aurkitua eta moldaturik)

DIAN FOSSEY


Dian  Fossey Kaliforniako Estatu Batuetan jaio zen 1.932. urtean, hau da, XX. mendean.
Ospital batean hasi zen lanean, baina  biologia ikasi nahi zuen.
Dian Fossey-k Afrikarako bidaia bat prestatu zuen. Hara abiatu baino lehen Gorilei buruz topatu zuen guzti-guztia irakurri zuen.
Afrikan Louis Leakey ezagutu zuen, eta gizon hau tximinoetan adituen artean onena zen.
Dian Fossey-k bigarren bidaia antolatu zuen  Afrikara joateko, gorilak  aztertzera zuen helburua. Gorilekin harremanatzeko Dian-ek beren portaera imitatu zuen eta haurrekin erabiltzen zituen keinuen bidezko teknikak aplikatu zituen.
Digit gorila handia ezagutu zuen eta oso ondo harremanatu ziren. Egun batean ehiztari talde batek tiroz hil zuen gorila.
Gorilei maitasunak bultzatuta aterpetxe bat eraiki zuen Dian-ek eta isileko ehiztarien aurka egin zuen. Ezkutuko edo isileko ehiza legearen aurka egiten den ehizari deritzogu.
Dian-ek etsai asko egin zituen eta 1985ean hil egin zuten.
Xabier eta Imanol

Ezkutuko edo isileko ehiza legez aurkakoa bezala sailkatua dago honako arrazoiengatik:
  • Denboraz kanpoko ehiza edo arrantza delako.
  • Ehiztariek ehizatzeko baimena ez dutelako.
  • Ehiza egiteko erabilitako tresna baimenduta ez dagoelako.
  • Ehizatu nahi den animalia edo landarea murriztutako area batean dagoelako.
  • Ehiza egiteko metodoak legalki onargarriak ez direlako (adib: tranpak, lehergailuak etab...)
  • Animalia edo arraina legeen bidez babestuta daudelako edo desagertzeko zorian dagoen animaliak direlako.
  • Animalia edo landarea ikertzaile batengatik markatua izan delako.

Ezkutuki ehizaturiko animaliarik ugarienak

Tigreak, hartzak, baleak, zibetak eta abar.

2011/06/19

OPORRETAN IDAZLE ETA IRAKURLEEN TXOKOA




IDAZLE ETA IRAKURLEEN TXOKOA
http://pagasarri2d.blogspot.com/


  • Lana hasi baino lehen data idatzi, adibidez “2011ko uztailaren 1a”.

  • “Gure blogatik” artxibo bat aukera ezazu eta idatzi bere izenburua.

  • Artxiboaren testua, behin eta berriz, irakurri isilean haren esanahiaz ondo jabetu arte.

  • Aurkitu dituzun hitz ezezagunak edo ulertzeko zailak direnak zerrendatu. Gero hiztegian esanahia bilatu eta ikasi. "Kontuan hartu, batzuetan ez duzula hitz bat ezagutzen, baina testuingurutik ateratzen duzula horren esanahia. Lan hau zaila da, izan ere, maina hartu arte. Azkenik maina lortzen baduzu irakurle trebatua izango zara".

  • Testuaren paragrafo bat edo bi aukeratu (5-8 lerro) eta idatzi zure koadernoan,  ortografiari jaramon eginez.

  • Idatzi duzuna hiru aldiz irakurri ozenki, hitz guztiak ondo ahoskatuz.

  • Bukatzeko testuaren laburpena egin, esaldi laburrez osatuz eta puntuazio-zeinuak ahaztu gabe.


  • Laburpena amaitu ondoren ondorengo kontrol-fitxa bete ezazu:




Hurrengo egunean, testu berria irakurri baino lehen, errepasatu aurreko laburpena ea idatzitakoa ulertzen duzun.

Hamabi testu landu ondoren, presta ezazu zuk testu berri bat ondorengo aukeren artean: egindako bidaia edo ibilaldi bat, entzun duzun berri bat, irakurri duzun ipuin laburra, etxean egiten duzuen errezeta bat, animalia baten ezaugarriak, olerkia, gutuna, pasadizoa, biografia edo zure gustuko zerbait. Zuk egindako testuak gutxienez 15 lerro eduki beharko ditu eta gehienez 35.

GOMENDIOA: Egunero zerbait idaztea oso inportantea da. Oporretara bazoaz, bidaiaren pasadizoak eta egunerokoa idaztea ondo etorriko zaizu etortzeko urteetan gogoratzeko.  


Izenburua


Data
Ulertu dut
Gustatu zait
Emandako denbora


gutxi   nahiko  ondo

bai       ez

2011/06/15

WEB GUNE INTERESGARRIAK -3. ZIKLOA

Irakasleok:

Txoko honetan web gune interesgarriak aurkituko dituzue.


Ezetz asmatu
Ume eta gazteentzako web orria. Bitxikeriak, experimentuak, artikuluak, gazte txokoa, jokoak eta abar...(Euskeraz) / Página web para niños y jóvenes con curiosidades, experimentos artículos, rincón del joven, juegos etc...(en euskera).

Geometria
Geometria ikasteaz gain, ondo pasatzeko eta puzzleak egiteko aukerak daude.
Con la geometría también nos podemos divertir estudiandola y haciendo puzzles.

2011/06/14

PLASTIKOA




XIX. mendean, lehiaketa bat antolatu zuten billarreko bolak fabrikatzeko material berri bat aurkitzeko. Garai hartan, bolak boliz egiten ziren eta material hori oso garestia zen, elefanteen hortzetatik soilik lorzen zirelako.

Lehiaketan,Wesley Hyatt estatubatuar asmatzaileak material berri batez eginiko billar bola bat aurkeztu zuen. Materiala plastikoa zen.

Denbora aurrera egin ahala, zientzialari askok plastikoari buruzko ikerketak egiten jarraitu zuten, eta gaur egun ehundik gora plastiko mota daude.

Gaur egun, plastikoen erabilerak kutsadura arazo larria eragin du. Arazoa konpontzeko poltsa biodegradagarriak egiten dira, erraz birzikla daitezen.

Denar eta Mikel Mendigutxia





ALVAROREN HITZALDIA



Bilbon 2.010eko abenduaren 2an

Kaixo, 5.B mailako “Txoko Berdeko” arduraduna naiz.
Joan den astean bilera batean eman zidaten informazioa zuei kontatzera etorri naiz. Hau dela eta, gaur plastikozko poltsen erabileraz hitz egingo dizuet.

Badakizue plastikozko poltsa arrunt batek 150 urte behar dituela  desagertzeko?

Hau kontuan izaten badugu, plastikozko poltsen edo alferrikako ontzien erabilera murriztean, ingurumenari laguntzen diogu. Eta orain praktikan jarri ahal ditugun ekintza batzuk luzatuko dizkizuet, arretaz entzun eta martxan jarri gero, bale?

1.Egin ezazu erosi behar duzunaren zerrenda, eta eraman beti etxetik zure poltsak eta gurditxoa.

2.Saia zaitez frutak eta barazkiak aleka erosten.

3.Etxean plastikozko poltsak pilatzen bazaizkizu, zarama-poltsa bezala erabili.

Ikusten duzuenez, ez da hain zaila, ezta? Ba, espero dut hemendik aurrera hau guztia kontuan izatea eta etxean ere gurasoei azaltzea, horrela familiarekin ingurumenaren alde lan egingo dugu.
 Alvaro 5. B maila



2011/06/10

Adarzabala (Dama dama)

 

DESKRIBAPENA

Tamaina handiko animaliak dira. Arrek 150 cm-ko altuera izan ahal dute. Emeak, normalean, txikiagoak izan ohi dira eta gutxitan izaten dira 130 cm baino altuagoak.
Pisuari dagokionez ere aldakortasuna nabaria da: arrak 55 kg inguruan eta emeak 30 kilo, gutxi gorabehera.

HABITATA
Ingurune mediterraneoko animalia da, tenperatura hotzak eta elurteak jasaten ez dituena. Doñanan paduraren ertzeko larreetan ibili ohi da.

ELIKADURA
Urte guztian zehar, landare belarkarez elikatzen den animalia da. Hala ere, belarra urria denean, beste hainbat elikagai har ditzake: fruituak, hostoak eta kimuak.

Ugalketa
A
r helduek euren lurraldeak markatu eta gainerako arrekin borrokatzen dute, emeak lortzeko. Emeak erakarri eta arrak urruntzeko marru grabe eta sendoak egiten dituzte eta ez dute ia jaten ezta lorik egiten.
Emeak lortzeko arrek beren artean egiten dituzten borroketan, arerioa kikiltzeko mugimendu eta portaerak izaten dituzte, eta adarrekin elkarri topeka ibiltzera iritsi daitezke.

8 hilabeteko ernaldiaren ostean, udaberriaren amaiera aldera emeek kume bakarra erditu ohi dute. Erditzea gertatu baino egun batzuk lehenago emea taldetik urrundu eta bakarrik gelditzen da (isolatua).
Kumeak jaio eta berehala, bizpahiru saiakaeraren ostean zutik jartzea lortzen dute eta segituan lortzen dute oinez ibiltzea.
Kumea dagoen lekua sutsuki defendatu ohi dute emeek.
Ainhize


2011/06/07

EGURALDIA ETA KLIMA

EGURALDIA ETA KLIMA

Eguraldia: Une eta toki jakin bateko egoera atmosferikoa deskribatsen du.

Klima: Eskualde batean luzaroan nagusitu ohi den eguraldia da.

Meteorologoek datu atmosferikoak jasotzeko hainbat aparatu erabiltzen dituzte.

Publiometroak toki eta denbora tarte jakin batean botatzen dituen prezipitazio kantitatea neurtzen du.
Zentro meteorologikoetan eroritako prezipitazioak jaso eta neurtzeko erabiltzen da.

Plubiometroa goiko aldean letoizko(latón) ertz ebakitzailea duen zutikako ontzi zilindriko ireki batek osatzen du. Zilindroak beheko aldetik inbutu koniko baten itxura hartzen du, eta inbutuaren muturrean zipotz bat izan ohi du, irekitakoan epe jakin batean jasotako euri guztia ontzi graduatuetara igarotzeko.


Termometroak toki jakin batean dagoen  tenperatura adierazten du, hau da, termometroa tenperatura neurtzeko tresna da.
Termometroaren funtzionamendua material desberdinen dilatazioan oinarritzen da. Orain arte merkuriozko termometroak oso erabiliak izan dira, baina orain debekatuta daude, merkurioren eragin kutsakorragatik.


Gaur egun, termometro digital elektronikoak erabiliagoak dira.


Tenperatura neurtzeko eskala desberdinak daude: Kelvin, Celsius eta Fahrenheit.

Celsius, Anders (1701-1744)
Astronomo eta fisikari suediarra Uppsalan jaio zen. Bere familian zientziarako zaletasuna zegoen, aita eta aitona matematikari eta osaba botanikari izan zituen.
Celsiusek tenperatura-eskala berria proposatu zuen. Uraren izozte-puntua eta irakite-puntua hartu zituen eskalako mutur gisa eta tartea ehun zati berdinetan banatu zuen.
1948an Celsius eskala deitzea erabaki zen eta "Celsius gradua" esanda askotan adierazten dira tenperaturak, baina ez da ahaztu behar "gradu zentigradu" esaera ere oraindik oso erabilia dela. °C da bere ikurra.
Celsius eskalaz gain, beste bi ere badira tenperatura neurtzeko. Bata Kelvinena (K ikurra erabiltzen da); bestea Fahrenheit eskala (°F) ere erabiltzen da, Ameriketan batez ere.

Anemometroak haizearen abiadura neurtzen du.



Haize orratzak haizeak zer norabideetan jotzen duen adierazten du.

Barometroa atmosferako presioa neurtzeko tresna da.

Beste tresna batzuk daude: satelite meteorologikoak, ordenagailuak, eguraldi mapak eta abar.