IDAZLE ETA IRAKURLEEN TXOKOA
http://pagasarri2d.blogspot.com/
- Lana hasi baino lehen data idatzi, adibidez “2011ko uztailaren 1a”.
- “Gure blogatik” artxibo bat aukera ezazu eta idatzi bere izenburua.
- Artxiboaren testua, behin eta berriz, irakurri isilean haren esanahiaz ondo jabetu arte.
- Aurkitu dituzun hitz ezezagunak edo ulertzeko zailak direnak zerrendatu. Gero hiztegian esanahia bilatu eta ikasi. "Kontuan hartu, batzuetan ez duzula hitz bat ezagutzen, baina testuingurutik ateratzen duzula horren esanahia. Lan hau zaila da, izan ere, maina hartu arte. Azkenik maina lortzen baduzu irakurle trebatua izango zara".
- Testuaren paragrafo bat edo bi aukeratu (5-8 lerro) eta idatzi zure koadernoan, ortografiari jaramon eginez.
- Idatzi duzuna hiru aldiz irakurri ozenki, hitz guztiak ondo ahoskatuz.
- Bukatzeko testuaren laburpena egin, esaldi laburrez osatuz eta puntuazio-zeinuak ahaztu gabe.
- Laburpena amaitu ondoren ondorengo kontrol-fitxa bete ezazu:
Hurrengo egunean, testu berria irakurri baino lehen, errepasatu aurreko laburpena ea idatzitakoa ulertzen duzun.
Hamabi testu landu ondoren, presta ezazu zuk testu berri bat ondorengo aukeren artean: egindako bidaia edo ibilaldi bat, entzun duzun berri bat, irakurri duzun ipuin laburra, etxean egiten duzuen errezeta bat, animalia baten ezaugarriak, olerkia, gutuna, pasadizoa, biografia edo zure gustuko zerbait. Zuk egindako testuak gutxienez 15 lerro eduki beharko ditu eta gehienez 35.
GOMENDIOA: Egunero zerbait idaztea oso inportantea da. Oporretara bazoaz, bidaiaren pasadizoak eta egunerokoa idaztea ondo etorriko zaizu etortzeko urteetan gogoratzeko.
Izenburua | |||
Data | Ulertu dut | Gustatu zait | Emandako denbora |
gutxi nahiko ondo | bai ez |
No hay comentarios:
Publicar un comentario