Dian Fossey Kaliforniako Estatu Batuetan jaio zen 1.932. urtean, hau da, XX. mendean.
Ospital batean hasi zen lanean, baina biologia ikasi nahi zuen.
Dian Fossey-k Afrikarako bidaia bat prestatu zuen. Hara abiatu baino lehen Gorilei buruz topatu zuen guzti-guztia irakurri zuen.
Afrikan Louis Leakey ezagutu zuen, eta gizon hau tximinoetan adituen artean onena zen.
Dian Fossey-k bigarren bidaia antolatu zuen Afrikara joateko, gorilak aztertzera zuen helburua. Gorilekin harremanatzeko Dian-ek beren portaera imitatu zuen eta haurrekin erabiltzen zituen keinuen bidezko teknikak aplikatu zituen.
Digit gorila handia ezagutu zuen eta oso ondo harremanatu ziren. Egun batean ehiztari talde batek tiroz hil zuen gorila.
Gorilei maitasunak bultzatuta aterpetxe bat eraiki zuen Dian-ek eta isileko ehiztarien aurka egin zuen. Ezkutuko edo isileko ehiza legearen aurka egiten den ehizari deritzogu.
Dian-ek etsai asko egin zituen eta 1985ean hil egin zuten.
Xabier eta Imanol
Ezkutuko edo isileko ehiza legez aurkakoa bezala sailkatua dago honako arrazoiengatik:
- Denboraz kanpoko ehiza edo arrantza delako.
- Ehiztariek ehizatzeko baimena ez dutelako.
- Ehiza egiteko erabilitako tresna baimenduta ez dagoelako.
- Ehizatu nahi den animalia edo landarea murriztutako area batean dagoelako.
- Ehiza egiteko metodoak legalki onargarriak ez direlako (adib: tranpak, lehergailuak etab...)
- Animalia edo arraina legeen bidez babestuta daudelako edo desagertzeko zorian dagoen animaliak direlako.
- Animalia edo landarea ikertzaile batengatik markatua izan delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario