Artizarra ( Venus) bigarren planeta da, Merkurio eta Lurraren artean dago kokatuta. Venus izena erromatar Venus jainkosagandik datorkio.
Artizarra Lurraren "bikia" izan zen duela milioika urte, baina negutegi efektu handi baten ondorioz benetako infernua bihurtu zen.
ARTIZARRAREN ORBITA
Planeta guztien orbitak eliptikoak dira, baina Artizarrarena denetan biribilena da.
Lurran Artizarra egunsentia baino pixkat lehenago eta iluntzea baino pixkat beranduago ikus daiteke bakarrik. Argitasun handia duenean, ordea, egunez ere ikusi ahal izaten da.
ERROTAZIO MUGIMENDUA
Artizarrak planeta gehienen alderantziz egiten du errotazioa.
Eguzkia mendebaldetik altxatzen ikusiko litzateke eta ekialdetik sartzen, Lurraren alderantziz.
ATMOSFERA
Oso atmosfera dentsoa du Artizarrak. Hango tenperaturak 400 ºtara eta gehiagora igotzen dira egunez zein gauez. Merkurio baino beroagoa da, nahiz eta Eguzkitik askoz urrunago egon.
Denar Paz
(internet-en aurkitua eta moldaturik)
No hay comentarios:
Publicar un comentario