2012/05/31

Bilbona, 2012ko maiatzaren 31an


ASTEKO KRONIKA

 Alvarok, gaurko kazetaria, azken Asteko Kronikaren albisteak azalduko dizkigu.

Entzun nahi baduzu, egin KLIK HEMEN!


Gizakiekin batera lan egingo duen giza itxurako robota aurkeztu dute




‘Orpoaren proban’ bost patologia gehiago sartzea aztertzen ari dira

Behera pertsianak
Dena prest finalerako











2012/05/30

Bilbon, 2012ko maiatzaren 30ean

Gaur Gontzalek eta Martinak poema bana irakurri digute. Entzun arretaz!


 UDAZKENA

 

 

 

       OSTADARRA


2012/05/29

Bilbon, 2012ko maiatzaren 29an


                                              
Mikel:

Gaur Etxahunekin azken saioa izan dugu, eta zuretzat bertso bat egin dugu, zurekin kontaktua mantentzeko.  Klik egin hemen guk egin dugun bertsoaz gozatzeko eta espero dugu zure gustukoa izatea.

Gaur andereñoak esan digu hobeto zaudela; eta atzo esan zeniola irrikitan zeundela gu ikusteko.
Agur eta gero arte Bonaparte (esaten dute Unaik eta Xabierrek), eta...

besarkada handi bat

Doinua:”Triste bizi naiz eta ...”

Kaixo Mikel maitea

zelan zaude lagun?


Gu lanean jo ta ke

bai gau ta bai egun.


Bertso hau egin dugu

zuretzako txukun


ea klasean laster

ikusten zaitugun.

2012/05/28

Joan den astean jakin genuen ebakuntza ondo atera zela; eta orain, poliki-poliki, sendatzen ari zarela. Halaber, esan digute asteburu honetan lagun asko joan direla zu bisitatzera.
Gaur goizean zure aitarena kontatu digute eta oso triste gaude, horregatik eta zuei errespetua adierazteko isiltasun minutua gorde dugu ikasgelan, zutaz oroitzen eta inoiz baino hurbilago egon nahian. 
Laguna, espero dugu laster erabat sendatuta ikustea. Izan ere, guk egunero zertxobait idatziko dizugu blogean zurekin kontaktua edukitzeko eta animoak bidaltzeko. Orain olerki polit bat idatziko dizugu gure maitasuna adierazteko.
Jaso besarkada handi bat eta mila musu zure lagunen partez
Imanol eta Mikel

Neure buruari begira
bizitza pasa arren,
oraindik ez dakit
nor naizen.

Haizeari galdetu diot:
-Nor naiz ni?
Eta erantzun ez dit eskaini.

-Ni nor naiz?
Ilargiari.
Eta izarrak lo harrarazten
Jarraitu du kantari.

Ispiluari, azkenik, galdetu diot
Ni nor naizen.
Eta bihotzari begira jarri nau.
Orain lagunak ikusten ere hasia naiz,
Bat, bi, hiru, lau….
Antton Kazabon

BIRZIKLATZEAREN GARRANTZIA

2012-05-13
1.     Nola duzu izena?
2.     Eta nola dute izena kanpaina honen protagonistek?
Jon eta Bego dute izena.

3.     Zein dute komunean beraien senideen artean?
Amama dute komunean.
4.     Non hasi da bizitzen “Birziklatzea begi-bistan” kanpainaren bikotea?
Bilboko Areatzan hasi da bizitzen bikotea.

5.     Noiztik dago hantxe bikote hau?
Maiatzaren 10etik dago hantxe bikotea.

6.     Eta noiz arte egongo da?
Maiatzaren 19ra arte egongo da Areatzan.

7.     Noren aurrean bizi izaten dira egun hauetan?
Jendaurrean bizi izaten dira egun hauetan.

8.     Zenbat neurtzen du bere apartamentuak?
30 metro koadro neurtzen ditu apartamentuak.

9.     Norena da hau?
Jonena da apartamentua.

10. Bikote honetatik, nork dauka ingurumen-kontzientzia gehiago?
Begok dauka ingurumen-kontzientzia gehiago.

11. Nori ez dio axola ingurumenak?
Joni ez dio axola ingurumenak.

12. Nondik etorri da neska?
Baserritik etorri da neska.

13. Eta nora heldu da?
Bilboko erdigunera heldu da.

14. Norekin bizi izan da neska hau Bilbora ailegatu arte?
Amamarekin bizi izan da neska hau.

15. Nor da kanpaina honen antolatzailea?
Bilboko Udala da antolatzailea.

16. Zeinek babesten du ekimen hau?
Ecoembes eta Ecovidrio enpresek babesten dute ekimena.

17. Zertarako antolatu dute jarduera hau?
Herritarrei birziklapenari buruzko informazioa emateko antolatu dute.

18. Zein da, beraz, kanpainaren helburua?
Birziklatzearen premiaz eta moduez ohartaraztea eta informatzea da helburua.

19. Zer sartu behar da edukiontzi urdinean?
Kartoiak eta paperak sartu behar dira.

20. Eta zertarako erabili behar da edukiontzi horia?
Plastikozko ontziak, metalezko ontziak eta brik ontziak botatzeko.

2012/05/25

IKASTURTE AMAIERAKO BERTSOAK


Kaixo Mikel:
Hona hemen bertsolaritzan asmatu genituen bertsoak jaian abesteko. "Maritxu nora zoaz" doinuarekin kantatzeko dira.
Jaso besarkada handi bat eta ehun mila musu zure lagunen partetik




BERTSO BATZUK ABESTEN
HASTEKO ORDUA DA
TXIKITATIK ETORRI
GARA ESKOLARA.
BI URTEKO GELATIK,
SEIGARREN MAILARA.
GU ESKOLA HONETAN
NAGUSITU GARA


PAGASARRIBIDEKO
IKASLE GARA GU
TA BERTAN GAUZA ASKO
IKASI DITUGU:
INGURU, EUSKARA, MATE,
TA EHUNKA LIBURU.
ETA GAINERA OSO
ONDO PASA DUGU


ESKOLA BIHOTZEAN

TA BERDIN GOGOAN
GUK EZ DUGU AHAZTUKO
BIZITZA OSOAN
ALDAKETA DAUKAGU
DATORREN KURTSOAN.
ZER EGINGO OTE DUGU
GUK INSTITUTOAN!
EZ DUGU PASATUKO
HEMEN BAINO HOBE
IRAKASLE BERRIAK
TA AZTERKETAK DAUDE.
ESKOLA MAITE DUGU
ZALANTZARIK GABE.
AGUR TA ESKERRIK ASKO
PAGASARRIBIDE!!


2012/05/17

ESTATUA DE LA LIBERTAD

                                
La estatua de la libertad es una enorme estatua situada  hacia la costa de Nueva York (EEUU).


Esta enorme y preciosa  figura fue donada por los Franceses  a los Neoyorquinos después de que se cumplieran 100 años de que se firmara la declaración de paz (el centenario de la independencia estadounidense). Con su enorme altura, se convierte en una de las mayores atracciones turísticas de todo el mundo junto con otras muchas como la Muralla China, el Empire State, el Coliseo, el Big- Ben o el Tajh-Mahal. Muchos turistas de todas las partes del mundo aprovechan su viaje a Nueva York para visitar la Estatua de la  Libertad.

Este gran monumento se encuentra situado en la isla de la Libertad en el puerto de Nueva York y da la bienvenida a los visitantes y a los estadounidenses que regresan. La estatua está colocada sobre una colosal plataforma  unida a un trozo de tierra de la ciudad.

La estatua representa a una mujer vestida con una toga, con una corona de siete puntas que representa los Siete Mares, una antorcha en la mano derecha y una tabla de piedra sostenida por su mano izquierda, pegada a su cuerpo. En la tabla se lee la leyenda: JULY IV MDCCLXXVI, que rememora la fecha de la independencia de Estados Unidos de la dominación británica. Uno de sus pies está pisando unas cadenas, significando el fin de la opresión.


Mikel eta Alberto Mendigutxia

2012/05/08

AUPA ATHLETIC

Atletico Madrilek eta Athleticek Europa Ligako finala jokatuko dute bihar, maiatzaren 9an, Bukaresteko estadio Nazionalean.
Neurketa zirraragarria izango dela ematen du eta denok ikusteko gogo handia dugu.
AUPA ATHLETIC!!

GONTZAL