2012/05/28

BIRZIKLATZEAREN GARRANTZIA

2012-05-13
1.     Nola duzu izena?
2.     Eta nola dute izena kanpaina honen protagonistek?
Jon eta Bego dute izena.

3.     Zein dute komunean beraien senideen artean?
Amama dute komunean.
4.     Non hasi da bizitzen “Birziklatzea begi-bistan” kanpainaren bikotea?
Bilboko Areatzan hasi da bizitzen bikotea.

5.     Noiztik dago hantxe bikote hau?
Maiatzaren 10etik dago hantxe bikotea.

6.     Eta noiz arte egongo da?
Maiatzaren 19ra arte egongo da Areatzan.

7.     Noren aurrean bizi izaten dira egun hauetan?
Jendaurrean bizi izaten dira egun hauetan.

8.     Zenbat neurtzen du bere apartamentuak?
30 metro koadro neurtzen ditu apartamentuak.

9.     Norena da hau?
Jonena da apartamentua.

10. Bikote honetatik, nork dauka ingurumen-kontzientzia gehiago?
Begok dauka ingurumen-kontzientzia gehiago.

11. Nori ez dio axola ingurumenak?
Joni ez dio axola ingurumenak.

12. Nondik etorri da neska?
Baserritik etorri da neska.

13. Eta nora heldu da?
Bilboko erdigunera heldu da.

14. Norekin bizi izan da neska hau Bilbora ailegatu arte?
Amamarekin bizi izan da neska hau.

15. Nor da kanpaina honen antolatzailea?
Bilboko Udala da antolatzailea.

16. Zeinek babesten du ekimen hau?
Ecoembes eta Ecovidrio enpresek babesten dute ekimena.

17. Zertarako antolatu dute jarduera hau?
Herritarrei birziklapenari buruzko informazioa emateko antolatu dute.

18. Zein da, beraz, kanpainaren helburua?
Birziklatzearen premiaz eta moduez ohartaraztea eta informatzea da helburua.

19. Zer sartu behar da edukiontzi urdinean?
Kartoiak eta paperak sartu behar dira.

20. Eta zertarako erabili behar da edukiontzi horia?
Plastikozko ontziak, metalezko ontziak eta brik ontziak botatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario