Mikel: (entzuteko)
Joan den astean jakin genuen ebakuntza ondo atera zela; eta orain, poliki-poliki, sendatzen ari zarela. Halaber, esan digute asteburu honetan lagun asko joan direla zu bisitatzera.
Gaur goizean zure aitarena kontatu digute eta oso triste gaude, horregatik eta zuei errespetua adierazteko isiltasun minutua gorde dugu ikasgelan, zutaz oroitzen eta inoiz baino hurbilago egon nahian.
Laguna, espero dugu laster erabat sendatuta ikustea. Izan ere, guk egunero zertxobait idatziko dizugu blogean zurekin kontaktua edukitzeko eta animoak bidaltzeko. Orain olerki polit bat idatziko dizugu gure maitasuna adierazteko.
Jaso besarkada handi bat eta mila musu zure lagunen partez
Imanol eta Mikel
Imanol eta Mikel
Neure buruari begira
bizitza pasa arren,
oraindik ez dakit
nor naizen.
Haizeari galdetu diot:
-Nor naiz ni?
Eta erantzun ez dit eskaini.
-Ni nor naiz?
Ilargiari.
Eta izarrak lo harrarazten
Jarraitu du kantari.
Ispiluari, azkenik, galdetu diot
Ni nor naizen.
Eta bihotzari begira jarri nau.
Orain lagunak ikusten ere hasia naiz,
Bat, bi, hiru, lau….
Antton Kazabon
Oso egun zailak izan dira baina, gutxi barru, ondo egongo naiz eta zuekin, lagunekin, denbora pasatzea espero dut.
ResponderEliminarMila ezker nitaz arduratzeagatik
Mikel