2012/05/29

Bilbon, 2012ko maiatzaren 29an


                                              
Mikel:

Gaur Etxahunekin azken saioa izan dugu, eta zuretzat bertso bat egin dugu, zurekin kontaktua mantentzeko.  Klik egin hemen guk egin dugun bertsoaz gozatzeko eta espero dugu zure gustukoa izatea.

Gaur andereñoak esan digu hobeto zaudela; eta atzo esan zeniola irrikitan zeundela gu ikusteko.
Agur eta gero arte Bonaparte (esaten dute Unaik eta Xabierrek), eta...

besarkada handi bat

Doinua:”Triste bizi naiz eta ...”

Kaixo Mikel maitea

zelan zaude lagun?


Gu lanean jo ta ke

bai gau ta bai egun.


Bertso hau egin dugu

zuretzako txukun


ea klasean laster

ikusten zaitugun.

1 comentario:

  1. Oso polita da zuen bertsoa.
    Hona hemen nirea.
    Besarkada izugarri
    Mikel

    Kaixo lagun maiteak
    hobeto nago ni
    bertsoa entzun ta gero
    bizi naiz alaiki
    Ahaleginak egiten
    ez egoteko oker
    klasean izateko
    pronto bezain laster

    ResponderEliminar